Aiara Dantza Taldeak “Nahas Jolas” dantza ikuskizunaren bigarren zatia aurkeztuko du otsailaren 1ean Amurrio Antzokian

Egun horretan bi emanaldi daude programatuta.

“Nahas Jolas II” Amurrio Antzokira iritsiko da otsailaren 1ean, eta saio bikoitza egongo da, 18:00etan eta 20:30ean. Aiara Dantza Taldeak 2019an egindako dantza ikuskizunaren bigarren zatia eskainiko du, oraingoan taldeko dantzari guztien parte-hartzearekin. Euskal tradizioaz harago doan dantza eta musika ikuskizuna da eta ardatz gisa hartuko du euskal dantzak erritmo eta estilo desberdinetara egokitzea, horiek elkarren artean konbinatu eta horiekin jolasteko. Sarrera orokorraren prezioa 8 € da (Antzokiko bazkideentzat 6 €), eta haurren sarrera 5 € da (bazkideentzat 4 €). Ikuskizuna baino bi aste lehenago egongo dira salgai Kultur Etxean, astelehenetan bazkideentzat eta astearteetan publiko osoarentzat; gainera, emanaldia egingo den egunean salgai egongo dira antzokiko leihatilan.