Abenduaren 22an Olentzeroren ikaztegira bisita egin ahalko da Goikomendin

Sarrerak hilaren 17tik 20ra eros daitezke Turismo Bulegoan

Ohiturak Kultur Elkarteak jada dena prest du Olentzero Amurriora iris dadin abenduaren 24an. Baina, hori baino lehen, hainbat jarduera antolatu dira, adibidez, abenduaren 22ko goizean, igandean, autobus bat igoko da Goikomendira Olentzeroren ikaztegira bisita egiteko. Goizeko 10:30ean eta 11:15ean irtengo da, eta 14:00etan edo 14:45ean itzuliko da. Sarreren prezioa 1,50 €-koa da, eta salgai egongo dira Amurrioko Turismo Bulegoan abenduaren 17tik 20ra.