Abenduaren 19an udal-baratze berriak zozketa bidez esleitzea

Beste behin, Amurrioko Udalak udal-baratze berriak esleitzeko zozketa publikoa egingo du. Abenduaren 19an izango da, goizeko 10:30ean, Amurrioko udaletxeko bigarren solairuan dagoen osoko bilkuren aretoan. Abenduaren 9ra arte eskatu ahal izango da aipatutako laborantza-lurrak erabiltzeko izangaien zerrendan sartzea. Zerrenda hori itxi eta ekitaldi berria hasi baino lehen, zozketa publiko bat egingo da udal-baratzeak erabiltzeko nahia dutenen artean, eta gainera, zozketan zortea izan dutenen artean etorkizuneko erabiltzaileen lehentasunezko zerrenda bat egingo da. Baratzak erabiltzeko emakida egingo da zerrenda hori jarraituta, ordenantzan edo Tokiko Gobernu Batzordeak ezarritako baldintza berezietan izan ezik. Zerrenda horren barruan, aurreko erabiltzailearen senide direnak hobetsiko dira, baita udal-ekintzek okupatutako beste baratze batzuk erabiltzen dituzten pertsonak ere; gainera, azken horiek ez dira zozketan sartuko. Ekitaldia egin ondoren, eskaeren zerrenda berria irekiko da, eta prozesua errepikatuko da.