3 aren alta orria

Amurrioko Udalak ordainketa egin ahal izateko bete behar duzue 3.aren alta orria. NA edo IFKaren fotokopia ere beharrezkoa da. Udalak egiten duen ordainketa faktura luzatu duen enpresaren titularpeko kontu korronte zenbakian egiten duela baieztatzeko da 3.aren alta orria.
Aipatu agiriak azpi aldean 3 laukitxo ditu. Ezkerretik hasita lehendabizikoan kutxa edo bankuaren sinadura eta zigilua agertu behar da, bigarrenean faktura luzatu duen pertsona/enpresaren sinadura/sinadura eta zigilua eta hirugarrena hutsik utzi behar da, azken hau Amurrioko Udalak beteko baitu.
Nahi izanez gero faxez igor diezagukezue 945.89.16.45era bidaliz. Zalantzarik izanez gero dagokion teknikariarekin harremanetan jarri 945.89.11.61 zk.ra deituz. Tramite hau behin bakarrik egin behar da, hortaz Udalak zuekin egiten duen gainerako kontratazioetan ez duzue berriz bete beharrik izango.

Dokumentuak

AltadeTerceros.pdf